Gure enpresa
1993an sortu zenetik, GLOBAL Asesoresek aholkularitza-zerbitzuak eman dizkie, profesionaltasunez eta konpromisoz, Urola kostako hainbat enpresari. Horren erakusgarri da gure bezeroen gogobetetzea.
Urte asko daramatza aholkularitza fiskala, kontabilitatekoa, lan-arlokoa eta juridikoa ematen, eta, esperientzia eta profesionaltasun handiko aholkularitza-enpresa da; hala erakusten du bere 20 urte baino gehiagoko lan-ibilbideak.
GLOBAL ASESORESen etengabeko erronka da enpresei aholkularitza-zerbitzu integral bat eskaintzea, eta horretarako, talde berean bildu ditu laneko arlo guztietako aholkularitzan esperientzia handia duten hainbat profesional: arazo fiskalak eta kontabilitatekoak, lan-esparrua eta lege-esparruaren adar guztiak; behar denean, justizia auzitegietako defentsa juridikoa ere eskaintzen du.
Enpresaren bazkide zuzendariak dira Xabier Odrioloza Beizama jauna, Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua eta arlo fiskalaren eta kontabilitate-arloaren arduraduna; eta Luis Hernández Rodriguez jauna, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko abokatua eta lan-arloaren eta arlo juridikoaren arduraduna. Biek ala biek 25 urte baino gehiagoko esperientzia dute enpresen aholkularitzan, eta zerbitzu konprometitu eta pertsonalizatua ematen diete beren bezeroei.